Palestinar herriarekiko elkartasun adierazpena

Giza eskubideen urraketa sistematikoa jasaten dituzten herriak dauden bitartean eta nazioarteko akordioei entzungor egiten zaien bitartean, bertako jendea ez da inoiz aske izango eta urraketa horiek egiten dituen estatua ezingo da demokratikotzat hartu.

1948an Israeleko Estatua sortu zenetik, herri palestinarra mendean hartu nahi izan du. Bere helburua lortzeko genozidioa, apartheida, lurraldearen kolonizazioa eta oinarrizko eskubideen urraketak egiten dihardu. Ondorioz, palestinarrak jasaten duten egoera muturreko larrialdi egoera batean bihurtu da nazioarte mailan. Honen aurrean, pertsona eta Estatu guztiek zer esan handia dugula uste dugu.

Egoeraren lekuko izan garenek, Israeleko Estatuak herri palestinarrari ezarri dizkion inbasio politikak, bidegabeko atxiloketak, prozesu judizialen bermeen falta, neurrigabeko indarraren erabilera eta oinarrizko askatasun murrizketak, inongo erakundek ezta norbanakok onartu ditzazkenak baino onartezinagoak direla ziurtatzen dugu.

Jakin badakigu ere, Israeleko Estatuaren egintza kriminalaz gain, israeldar asko eta asko lurralde inbasio eta kolonizazioaren parte direla, eta beste asko, gaizkide mutuak.

Israeleko Estatuak egunero urratzen ditu herri palestinarraren giza eskubideak baita Nazio Batuen Erakundearen ebazpenak ere. Hori horrela izanda ezin dugu onartu nazioartearen eta gizartearen indiferentzia, eta beste askok bezala gu ere ezin gara ixilik gelditu.

Ez gara bi herrialdeen arteko gatazkaz ari, baizik eta demokratikotzat hartu ezin dezakegun Estatu batek, estaturik gabeko herri bati ezarritako politika genozidaz.

Apartheid-aren kontra borrokatu zen Demond Tutu hegoafrikarrak esan zuen bezalaxe: “Zapalkuntza baten aurrean neutrala bazara, zapaltzailearen alde zaude”. Horregatik, hain zuzen ere, adierazpen hau sinatzen dugunok Israeleko Estatuak burututako gizateriaren aurkako krimenak geldiarazi eta giza eskubideak bermatu behar direla uste dugu, eta horretarako, neurri zehatzak martxan jarri behar direla lehen bait lehen.

Beraz honako hau eskatzen dugu:

Israeleko Estatuari,
○ Gazako Lerroaren bonbardaketak berehala etetea
○ Herri palestinarrari ezartzen dizkion giza eskubideen urratzeari bukaera ematea
○ Apartheid politikarekin amaitzea
○ Herri palestinarra hesitu egiten duen harresiaren eraikuntza gelditzea
○ Palestinar lurraldearen kolonizario etetea
○ Entzungor egin ordez, Nazio Batuen Erakundearen ebazpenak betetzea

Udalei, Foru Aldundiei, Eusko Jaularitzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiar Estatuari,
○ Boikot, Desinbertsio eta Zigor (BDZ) kanpainarekin bat egitea, hau da, Israeleko Estatuak babestutako produktu, inbertsio eta kultura ekimenen kontra egitea, herri palestinarrare zapalkuntza ez babesteko eta nazioarteko zuzenbidea betearazteko
○ Israeleko Estatuak ezarritako politika genozidak arbuiatu ditzatela eta palestinar herriari babesa eman diezaiotela adierazpen instituzionalen bidez
○ Israeleko enbaxadoreari zein Israeleko Estatuaren ordezkari direnei ‘persona non grata’/ongietorriak ez direla adieraztea
○ Enbaxada edo Israeleko erakundeek ekintzak garatzeko behar dituzten tokiak ez lagatzea
○ Gazako Lerroaren bonbardaketak eta palestinarren hilketak gaitzestea

Radio Televisión Españolari eta Rosa María Mateo presidentari,
○ Tel Aviv-en gauzatuko den Eurovision lehiaketako parte hartzea bertan behera uztea, Europako demokraziek Israeleko Estatuaren apartheid-arekin daukaten konplizidadea mahaigaineratzen duelako

Euskal Herriari,
○ Herri palestinarraren borrokarekin bat egitea, hau da, bere askatasunaren, burujabetzaren eta bere lurradearen alde egitea, mobilizatzen edota Israeletik datozen edo bere diruarekin ekoiztutako produkto eta ekimen kulturalei boikot eginez

Elkartasuna herrien samurtasuna delako.


Sinatu manifestua / Firma el manifiesto

1,193 Sinadurak / Firmas

Lagundu manifestua zabaltzen / Ayuda a difundir este manifiesto